Back

Orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeko garaia iritsi da: orain arte landutako abileziei esker gure ikasleek aukera dute hainbat diziplinatan dituzten ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko: hizkuntzak, zientziak, matematika, informatika, ingurua, erlijioa, artea, fisika…

Garaia da, baita ere, autonomia, planifikazio, esfortzu eta lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzeko. Lehenengo “aukerak” egiten dira etapa honetan eta etorkizun profesionala eta soziala erabakitzeko prozesuan laguntzen diegu ikasleei.

“Ikasten ikastea” eta “modu kooperatiboan ikastea” bermatzea bilatzen duten proiektuekin osatzen da gure curriculuma. Horrela, neska-mutilak beren prozesuaren protagonista bilakatzea nahi da, eta irakasleak ikasleen eta ezagutzaren arteko bitartekari izatea.

Tutoretza harremana irakaslea-ikaslea-taldea-familia arteko erlazioen ardatz nagusia da. Banako nahiz taldeko jarreren inguruan hausnartzera eta esperientziak partekatzera bideratutako momentuak eta ekintzak indartzen eta baloratzen dira.

Etapa hau pertsonaren bizi-garapenean funtsezkoa den une bat da.

Adin horietako unitate eta koherentzia psikopedagogikoaren bilakaera naturalari erantzuten diogu, Ikaskuntza Testuinguru Berria (ITB)) oinarri bezala hartuz

Eta oso gogoan dugu DBH, haurtzaroaren eta gaztaroaren arteko urratsa zalantzazko, aurkikuntzazko, gatazkazko eta erabakiak hartzeko garaia dela.

Ikasleei laguntzen diegu balio-eskala sendo bat eraikitzen, esparru akademikoko eta harremanetako lehen erabakiak hartzeko aukera emango diena, eta, aldi berean, gaitasun-oinarri sendo bat garatzen.

Elkartrukeak eta nazioarteko esperientzia aukera zabala.