PROYDE-PROEGA (“Promozioa eta Garapena”) irabazi asmorik gabeko GGKE bat da eta honako gizarte helburua du oinarritzat: Hirugarren Munduko pertsonen promozioa eta garapena mota anitzeko proiektuen bitartez:
- Garapen sozio-ekonomikoa, monitoreen formazioa, gazte eta helduen alfabetatzea, prestatutako pertsonak bidaltzea, etab.
- Justizian eta garapenean oinarritutako heziketa.
- Helburu hauek lortzeko egiturak ezartzea.
PROYDEk La Sallerekin bat egiten du eta, honela, gizarte konpromiso bikoitza bereganatzen du:
- Pertsona oro duintasunez biziko den mundua eratzea posible dela aldarrikatzea.
- Ekintzazko eta konpromisozko solidaritatea bizi nahi dutenentzat parte hatzeko ibilgua izatea.