Bestalde, bekak ere baliabide egokiak dira laguntza emateko. Ondoko bekak ditugu:
• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxe guztiei ematen dizkienak.
• La Salle erakundeak Bilboko Barrutiko La Salle ikastetxeen sarea osatzen dugun ikastetxe guztiei bereziki ematen dizkigunak.
• Eta Antonio Aranzabal Fundazioak Zarauzko La Salle-ri bakarrik ematen digun laguntza berezia.
• Azken urteotan Zarauzko Udalak ikasleen ikasmaterial eta eskola erropa erosteko dirulaguntzak eman ditu. Famili unitatearen diru sarreren araberakoa izaten da eta informazio zehatzagoa irailean banatu ohi da.