Barnetasunean oinarritutako hezkuntza
“HARA” Proiektua
Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeko pertsonak:
- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen
- Irizpide etikoen alde egin dezaten
- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten
- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten
- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten
Programa hau gure ikasleei eskaini ez ezik, gure familiei ere eskaintzen diegu. Zuen seme-alaben esperientziak elkarbanatzeko eta haiengandik ikasteko.