Back

IPUIN MUSIKATUAK

OTSAILAK 8rako, ipuin musikatuak antolatu ditugu eskolako aretoan, AMELI ipuin kontalariaren eskutik. Emanaldiak doan izango dira eta bertaratzera animatzen zaituztegu. Hauek dira antolatu ditugun emanaldiak:

10:30 BASERRIKO ABENTURAK (12-36 hilabeteko haurrei zuzendua):  Baserriko sekretuak, istorioak eta ohitura batzuk ezagutzeko aukera izango dute txikienek. Musika, txontxongiloak eta material sensorialak dira protagonista obran. Ahozkotasunari lotutako baliabideak ere aprobetxatuz, hala nola, poesia, kanta, bertsoa, aho korapiloak…

11:30 KABIKO IPUINAK (3-6 urte): Hurbildu al zarete sekula Euskal Herriko kostaldera?
Portura joaten  bazarete, arrantzaleak ikusiko dituzue, eta, ongi begiratzen baduzue, akaso, piraten itsasontziren batekin topatuko zarete. Guk zorte hori eduki genuen duela gutxi, Uhaina piratarekin elkartu ginen, eta bere istorioekin txunditu. Orain istorioak kristalezko botila batean bidaltzen dizkigu eta istorio onenak botila batean zuretzako gorde ditugu. Nabigatzeko prest?

ANIMATU, ZUEN ZAIN IZANGO GAITUZUE!