Back

INAUTERI BEREZIAK

Aurtengoan, festa borobila antolatu dute La Salleko Haur Hezkuntzan. Izan ere, hiru astez, EUSKAL HERRIKO JAI ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Gure kultura eta ohituretan murgildu eta festak gozatuz. 
 
San Sebastian Egunerakin hasi ziren, Sarriegiren martxak patioan egindako Udaletxeko aurrekaldean joz eta sukaldari txapelak eginez. San Fermin-ak ere ospatu zituzten, zezenaren aurrean korrika eginez eta zapia eskuetan zutela “Gaixoa ni!” abestuz. 
 
San Blas Egunaren harira, guraso bat etorri zen bere herriko ohitura erakutsiz. Eztarriak zaintzeko, ikasle guztiei lepokoak banatu zizkien eta kondairak dion bezala, 9 egun igaro ondoren, sutan erreko dituzte eztarriko gaitzak uxatzeko. Ondoren, Santa Ageda Eguna izaten da eta hori ere ospatu zuten ederki. Makilak gogor astinduz, Santa Eskean ibili ziren atzera eta aurrera.
 
San Juan bezpera ere izan dute hizpide. Txistua eta danbolinaren laguntzaz, zinta-dantza egin zieten irakasleek haurrei eta ondoren, beraien beldurrak idatzi edo marraztu zituzten paperetan eta sua piztu ondoren eta aurreskua dantzatu su horren aurrean, paperak bertara bota zituzten.
 
Eta bukatzeko, herriko bi jai ekarri dituzte gogora: Euskal Jai Eguna eta ostiralarekin, San Pelaio Eguna. Euskal Jai egunean, joaldunekin kalejiran hasi zuten eguna. Denen artean karroza elegante bat prestatu zuten eta bukatzeko, berriz ere kalejiran ibili ziren karrozaren atzetik.
 
San Pelaio Eguna ospatuz eman diote bukaera proiektuari. Gonbidatu bereziekin, BANDERA IGOERA ospatu dute eta ondoren, Oilasko Biltzea, Erraldoi eta buruhandiak eta Herri kirolak izan dituzte. Pelaio ereserkia abestuz eta txarangarekin dantzan bukatuko dute jai handia. GORA EUSKAL HERRIKO JAIAK!