Asteazken honetan, maiatzak 17, bilera bat antolatu dugu. 17:30ean izango da LH 2ko ikasgelan.
Bilera honen helburua “NAZIOARTEKO BATXILERGO DUALA” progama aurkeztea da.
Ikastetxetik eleaniztasuna bultzatu eta indartu nahi dugu eta horregatik, akordio bat burutu dugu “Academica Corporation” erakundearekin, Estatu Batuetan 150 ikastetxe baino gehiago dituena.
Akordio honen bidez, 2. DBHtik gorako ikasleei eskolaz kanpoko eskaintza berri bat zabaltzen zaie gure batxilergo titulua lortzeaz gain, Estatu Batuetakoa ere lor dezaten.
Gure ikasleek, gure ikastetxean matrikulatuak egoteaz gain, Estatu Batuetako High School batean izena emango lukete, bi ikasketak aldi berean burutuz. Batxilergo arrunta ikasteaz aparte, 6 kreditu gehiago gainditu beharko lituzkete. Programa online lantzen da.
Aukera eta abantaila asko dakartza programa honetan parte hartzeak, hiru helburu azpimarratuko genituzkelarik:
- Hizkuntza murgiltzea ikasketa eta lan testuinguru batean.
- IKTetan murgiltzea, %100 online, irakasleak, plataformak, baliabideak, komunikazioa…
- Inplikazio pertsonala, kudeaketan, ahaleginean, arduran, antolaketan eta ikaslearen heldutasunean ikasketekiko nahiz lanarekiko.
Programaren aurkezpena Academica Corporation erakundeko Susana Pardok egingo du eta izan ditzakezuen zalantzak ere argituko ditu bertan.
Honako lotura honetan programa honi buruzko informazio gehiago topatuko duzue: https://www.academica.school/