La Salle eguna itzela izan da

Aurtengo La Salle eguna ere ederra izan da. Aste osoan zehar hainbat jarduera egin ostean, gaurkoa egun berezia izan da. Haur Hezkuntzako haurrek euren irakasleek egindako antzezlanaz gozatu dute. Hain zuzen ere, Txanogorritxu ipuinaren bertsio berri bat antzeztu diete irakasleek. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek berriz, hain preziatuak diren olinpiadak egin dituzte.

Aste eta egun ederra izan da!

Eskerrik asko zuen ilusio guztiagatik!