Cambridge azterketak

Ingeleseko maila ezberdinetako tituluak lortzeko azterketak bideratzen dituen Cambridge hizkuntza eskolak, Kristau Eskolarekin hitzarmen bat du. Ondorioz, azterketetako matrikula zertxobait merkeagoa da eta ekaineko deialdiko azterketak, Zarauzko Kristau Eskola batean egiten ditu, gurean ere aukera egonik. 

Aurtengoan, La Sallen egingo dira azterketak. Beraz, ikaslea, eremu ezagun batean egongo da eta horrek lasaiago egotea ahalbidetzen du, dudarik gabe.

Cambridge azterketei buruzko informazioa: CAMBRIDGE AZTERKETAK

AZTERKETA EGUNA: ekainak 17, larunbata

IZENEMATEA – AZKEN EGUNA: maiatzak 10

IZENEMATEA – LOTURA:FIRST – ADVANCED AZTERKETEN IZENEMATEA. Goiko bilatzailean, HERRIA – ZARAUTZ aukeratu eta bertan agertuko zaizkizue aukerak.

PREZIOAK:  FIRST: 186€  /  ADVANCED: 191€