LH 1 eta LH 2ko ikasleentzat zuzenduta.
LH 1 eta LH 2. mailako haurrentzat antolatu ditugun kirol jardunaldien berri eman nahi dizuegu, hauek ez baitute oraindik eskolarteko txapelketarik. Ekintza honen helburua, gure ikasleek, ariketa eta jolas ezberdinak erabiliz, kirolean murgiltzea da, hala nola entrenamendu ohitura txikiak hartzen joatea.
Jardunaldiak larunbatetan (10:00-12:00) eta aste tarteko egun batetan (astearte edo osteguna aukeran) 16:45-18:00 bitartean.
Eskaintza astean 2 egunetakoa da: larunbata fijo eta astean Asteartea edo Osteguna aukeratu behar da.
Ekintza guztiak La Salle Ikastetxean burutuko dira bertako kirol monitoreekin. Topagunea ikastetxeko frontoia izango da.
Ekintzaren prezioa 10 eurokoa izango da eta maiatzeko ekarpenarekin batera kobratuko da.
Interesa izanez gero, ondorengo GALDETEGIA bete behar da, apirilaren 26a baino lehen.
Hona hemen EGUTEGIA: