Inklusioa egunerokoan

Lander Rezabal gure ikasle ohiak gogoz eta ilusioz hasi ditu gure eskolan praktikak

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programak eskaintzen dituen praktika hauen bitartez, Lander Rezabalek eskolako espazioa ezberdinetan hainbat eginkizun beteko ditu:

  • Bizikleten aparkalekuaren irekiera eta itxiera.
  • Posta bulegoan gutunak jasotzea.
  • Haur eta Lehen hezkuntzako jantokiak prestatzea.
  • Jolastokietan hondakinak (plastikoa, papera…) biltzea.
  • Idazkaritzako dokumentazioa suntsitzea, besteak beste.

Eskolako komunitate osoa “oso pozik” dago Landerren etorrerarekin.

Informazio gehiago: hemen

Irudia: Pauso berriak