14 ikaslek Donibane Garazin igaroko dute astea

· Frantseseko aukeragaia egiten duten La Salleko DBH3ko 14 ikasle astea Donibane Garazin igarotzen ari dira

Baigorriko aterpetxean hartuko dute ostatu eta Donibane Garazi ezagutzeko aukera izango dute. Astean zehar, gainera, hainbat klase jasoko dituzte, baita frantseko eskolak ere Garaziko Maiorga ikastetxean, egunero; eta askotariko jarduerez gozatuko dute.

Gainera, ingurumena, musika, plastika, kirola, sukaldaritza… lantzeko tailerretan parte hartuko dute.