Mireia Esnal izango da La Salle Zarautz ikastetxeko gerente berria

Mireia Esnal Oliden (Orio, 1986) izango da La Salle Zarautz ikastetxeko gerente berria. Xabier Alberdi  20 urtez aritu da lanpostu horretan, eta 2022-2023 ikasturtean erretiroa hartuko du. Horregatik, eskolak gerente berria izendatu du. 

Esnalek Enpresagintza ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean eta 14 urteko esperientzia du finantza arloko aholkulari gisa, sektore pribatuan. Honez gain, Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria (IGZ) ere badu. Xabi Garate ikastetxeko zuzendariak eta lantaldeak beso zabalik hartu dute Esnal. Garate, hain zuzen, iaz hasi zen zuzendari lanean, eta Esnalen etorrerarekin, ikastetxeko zuzendaritza berritu da.