Eskolaz kanpoko jarduerak

LH eta DBHko ikasleentzat eskaintza zabala dago. Izena emateko azken eguna irailak 23, ostirala izango da.

GALDETEGIA HEMEN

Gure eskolaz kanpoko ekintzak, urrian hasten dira (urriak 3) eta maiatzean bukatu. Hala, taldeak osatu ahal izateko eskaera kopuru gutxiengo bat behar da. Era berean, ekintza batetarako eskaera kopurua gehiegizkoa izango balitz, talde berriak sortu ahal izango dira egun eta ordutegi desberdinetan.

Saiatu gara maila bakoitzak egun bakoitzean aukera bakarra izan dezan, baina ez da erraza guztiontzat aukera berdinak eskaintzea.

Dakizuen bezala, eskolaz kanpoko ekintza batzuk eskolak kudeatzen ditu (alegia, izen ematea gure bidez egin behar da eta guk kobratzen dizuegu hilero dagokion kuota) baina beste ekintza batzuk eskolako kudeaketatik kanpo gelditzen dira. Kasu horietan, enpresa bakoitzarekin jarri beharko duzue harremanetan interesa baduzue. Erantsita bidaltzen den taulan, agertzen dira telefono zenbakiak edo helbide elektronikoak.

Zuen zalantzak argitzeko eta ekintzarako behar dutenari buruz hitz egiteko, gurasoentzat informazio bilerak antolatu ditugu:

IRAILAK 23 – 18:00 – INGELESA. Bilera lekua: LH 1-LH 2 eremua

IRAILAK 26 – 17:30 – MEKANOGRAFIA. Bilera lekua: LH 1-LH 2 eremua

IRAILAK 26 – 18:30 – JUDO. Bilera lekua: kiroldegiko tatamia

IRAILAK 28 – 17:30 – ROBOTIKA. Bilera lekua: LH 1-LH 2 eremua

IRAILAK 28 – 18:30 – YOGA. Bilera lekua: LH 1-LH 2 eremua

IZENEMATEA. Galdetegi bidez egingo dugu. Aldaketa guztiak, mesedez, IDATZIZ bideratu Idazkaritzara. Erantzuteko AZKEN EGUNA: irailak 23