Batxilergo Duala
Aurkezpena: maiatzak 4, asteartea. 18:00etan
Online · SallEtxean (Edurneren gela)
Zer da?
Aldi berean bi titulu eskuratzea: hemengo Batxilergo titulua modu presentzialean eta AEBetako Batxilergoko Diploma berriz online.
Gure eskolan 2018az geroztik Batxilergo Duala lortzeko aukera eskaintzen dugu. Une honetan Batxilergoa Duala ikasten ari diren bi ikaslerekin solastu dugu, euren esperientzia gertutik ezagutzeko.
Batxilergo Duala ikasten ari diren bi ikaslerekin berriketan
Maialen Beistegi Esnal eta Isabella Garbiñe Gaitero Espinosa DBH3ko ikasleak dira, eta iaz hasi ziren biak Batxilergo Dualarekin.
Nola izan zenuten Batxilergo Dualaren berri?
Isabella: nire gurasoak aurkezpenera joan ziren, eta honen berri eman zidatenean ideia oso ona iruditu zitzaidan. Ingelesa hobetzeko, beste esperientzia batzuk izateko, etab.
Maialen: ezagunak ditugu egina dutenak eta denek gomendatzen ziguten. Nik aukera modura ere ikusten nuen, batez ere ingelesa hobetzeko eta etorkizunean AEBtara ikastera joateko jomugarekin.
Zer suposatzen du Batxilergo Duala ikasteak?
I: asteburuetan denbora gutxiago dut beste gauza batzuk egiteko, baina bueltan jasotzen ari garena askoz gehiago da. Aurten ikasten ari garen ikasgaia asko gustatzen zait, Life Management Skills deitzen da, eta benetan interesgarria da ikasten ari garena. Guri interesatzen zaizkigun gaiak ari gara jorratzen, gazteon ikuspegi eta kezketatik eta oso baliogarria da.
M: bai niri ere izugarri gustatzen zait. Ikasgai horretan, estresa, arazo fisiko eta mentalak, ingurumena, lagun arteko rolak, etab. lantzen ditugu. Alegia, gazteoi asko interesatzen zaizkigun gaiak.
I: astean 5 ordu inguru behar ditut Dualeko lanak burutzeko.
M: bai nik ere, baina esan bezala materiala asko gustatzen zait.
Ingelesez ikasketak burutzeko gai zarete…
M: Bai… Orain Advancerako prestatzen ari naiz, baina akademian nabil LH4-tik baita.
I: Hala ere, norberaren ingelez mailara egokitzen dira eta hori asko eskertzen da.
Noiz eskuratuko duzue diploma?
M: Batxilergoko lehen mailan eskuratuko dugu, DBH2an hasi ginelako. DBH3an hasiz gero, 2. batxilergoan amaitzen da.
Zer esango zenieke zalantza duten ikasleei?
M: gogoa dutenei apuntatzeko esango nieke, ingeles maila asko hobetzen delako eta oso esperientzia ederra delako.
O: bai eta hemen irakasten ez dituzten gai asko ematen dira, oso interesgarriak direnak. Dedikazioa eta ardura eskatzen ditu, baina jasotzen duzuna askoz gehiago da.