Death Cafe solasaldia

Maiatzak 17an, astelehenean, 18:00etan La Sallen Death Cafe solasaldia izango dugu Miren Rosek gidatuta. Osasun-larrialdi egoerak baldintzatuta, 10 pertsoneko aforo mugatua izango dugu. Izena-emateko jarri idazkaritzarekin harremanetan.

Death Cafe batean jendeak, askotan ezezaguna, bizkotxoa jan eta kafea edaten duen bitartean heriotzari buruz hitz egiten du. Ez dago gidorik, ezta helbururik ere ez; pertsonen arteko elkarbanatzea soilik.

Death Cafe eredua Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, Bernard Crettazen ideietan oinarrituta. “Frankizia soziala” da; bolondres aritzen diren pertsonek gidatuta eta munduan zehar asko zabaldu da, 78 herrialdetara iritsi delarik.

Death Cafearen helburu orokorra, “jendeari heriotzaren kontzientzia areagotzea bere bizitza (finitua) ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzeko”.
Informazio gehiago: www.deathcafe.com