SOZIOLINGUISTIKA TAILERRA DBH 4KO IKASLEEKIN

Hiruhileko azken aste honetan DBH 4ko ikasleak Soziolinguistika tailerra ari dia burutzen. Udaleko Euskara Departamentutik eskaintzen zaigun programa hau Emun kooperatibaren eskutik garatzen dugu (www.emun.eus). 

Gaurko egungo gizartean gazte askok euskararen gaia ez dute euren lehentasun eta beharren artean kokatzen, beraz, gaiaren inguruan hausnarketarik ez dute egiten.  Egitasmo honen bidez hausnarketa hori egitera gonbidatu nahi ditugu.

Saio praktikoak dira, ikasleen jarrera eta portaeratan eragiteko.  

Egitasmoaren helburuak:

  • Euskaraz modu erosoan bizitzeko baliabideak ematea. 
  • Hizkuntzen elkarbizitzarako gakoak ematea.
  • Euskararen aldeko jarreretan eragitea.
  • Jarrera eta portaeren arteko koherentzia bilatzea.
  • Norberaren jokaerak duen garrantziaz jabetzea.

Gazte taldeekin hausnarketa, ariketa edo lan praktikoen bidez burutzen ari gara: parte hartzailea eta partekatua da.