Garraioa

Ikastetxeko garraio zerbitzuaren helburu nagusia ikasleen segurtasuna eta kalitatea ziurtatzea da beti prezio egokian, eta horrexegatik eskola-garraio zerbitzuan esperientzia handia duen ULACIA enpresarekin lanean ari gara. Segurtasunari dagokionez, azken teknologiak erabiltzen dituen enpresa dugu.

KONTUAN IZATEKOAK:

  1. Autobusera garaiz heldu behar da.
  2. Igoera zein jaitsieratan ez da autobus inguruetan korrika ibili behar.
  3. Autobusari, bere tokia  har dezan, nahikoa leku egin behar zaio.
  4. Ez da bultzaka aritu behar.
  5. Ez da sekula errepidea autobus atzetik gurutzatu behar.
  6. Ibilbidea amaitu artean eserlekuan jezarrita joan behar da.
  7. Bidaiari bakoitzak bere eserlekua hartuko du motxilak jartzeko besterik erabili gabe.
  8. Autobusean ez da zaratarik sortu behar, ezta garrasika aritu ere.
  9. Gidari eta begiraleei beti egin behar zaie kasu.
  10. Ezin da leihoetatik ezer atera eta ez da kanpora ezer bota behar.
  11. Erabiltzaileen kexak Gerentearengana zuzendu behar dira.