Ingeles Azterketak

Canbridge Eskola Ingeles Azterketak

Kristau Eskola (ES299) dugu University of Cambridge ESOL Examinations erakundearen zentro azterketa-egile bat da Euskadiko irakaskuntza arautuan. Kristau Eskola eta Cambridge ESOL erakundeen arteko hitzarmen honi esker, Kristau Eskolako zentro guztiek, eta horien artean ZARAUZKO LA SALLEK, Britainiako unibertsitate ospetsuaren titulu aintzatetsiak eskain diezazkiekete beren ikasleei.

Ikasleek, irakasleek eta hezkuntza-komunitateak egin ahal izango dituzten azterketak hauek dira:

1. Young Learners English Tests (YLE) A2 maila arte

7 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduak daude eta horien xedea ingelesa ikastera animatzea eta bultzatzea da. (Starters – Movers – Flyers)

2. Key English Test (KET) A2 maila

KET izenekoa oinarrizko azterketa bat da, sarri erabiltzen diren eta eguneroko bizitzari aipamen zuzena egiten dioten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

3. Preliminary English Test (PET) B1 maila
PET izenekoa maila ertaineko azterketa bat da, egoera ezagunei aipamena egiten dieten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

4. First Certificate in English (FCE) B2 maila

FCE izenekoa ertain-goi mailako azterketa bat da, naturaltasunez eta arintasunez eta zenbait gairen inguruan argi mintzatuz elkar komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

5. Certificate in Advanced English (CAE) C1 maila

CAE izenekoa, berriz, azterketa aurreratu bat da, lanean eta ikasketetan ingelesez komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

6. Certificate of Proficiency in English (CPE) C2 maila
CPE izenekoa gaitasunen azterketa bat da (proficiency), maila aurreratua duten eta ia egoera guztietan oso ongi komunikatzen diren ikasleentzat prestatua.

Azterketa

MCER maila(*)

Etapa

YLE (Young Learners English Tests)

– Starters – Movers – Flyers –

A2 arte

L.H.

KET (Key English Test)A2DBH
PET (Preliminary English Test)B1
FEC (First Certificate in English)B2Batxilergoa
CAE (Certificate in Advanced English)C1

CPE (Certificate of Proficiency in English)

C2

(*) Cambridge ESOLen azterketa guztiak hizkuntzen Erreferentziazko Europako Merkatu Komunarekin bat datoz, eta nazioarteko araudi horretan parte hartze aktiboa izan zuen Cambridge ESOLek.

Azterketen deialdiak

• ABENDUA (matrikula irailean egiten da)

• MARTXOA (matrikula urtarrilean egiten da)

• EKAINA (matrikula otsailean egiten da)