Lehen Hezkuntza

Gure erronka nagusia: gure ikasleak, haien beharrak, haien aukerak.

Lehen Hezkuntza (6-12 urte)

6 eta 12 urteko epean haurrek barne garapen nahikoa dute eta “kanpoaldera” hazten hasteko unea da: ulertzen, adierazten, barneratzen, parte hartzen hasten dira eta “jakiteko gogoa” pizten zaie, helduentzat oso atsegingarria dena.

LA SALLE ESKOLAN LEHENTASUNAK DIRA GURETZAT:

  • Jarrera eta jokabide pertsonalak (esfortzua, ordena, erantzunkizuna…) eta sozialak (errespetua, elkarlana, laguntza) garatzea, identifikatzen gaituzten baloreetan oinarrituta: bakea, justizia, solidaritatea.
  • Oinarrizko trebetasun eta ezagutza akademikoak menderatzea.
  • Informazioa kudeatzeko, ikasketa autonomorako eta arazoak sormenez konpontzeko oinarrizko erremintak ezagutzea.
  • Etapa honen garapeneko elementu adierazgarriak dira, baita ere, gelako giroa zaintzea, metodologia dinamikoa erabiltzea, dibertsitatea aintzat hartzea, inguruan errotutako kanpaina eta ekintzak barneratzea edota adinari egokitutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzea. Tutoreak erreferentzia argia dira segurtasuna irabazteko, zalantzak ebazteko, arazoak konpontzeko, etab. Taldeko nahiz banakako tutoretzak eguneroko gauza dira.

Sentiberatasun eta gertutasunez, behar guztiei arreta eskainiz...