Gautena gela egonkorra

Gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da GAUTENA. Autismoaren espektroko nahasketak eta familien eta besteen laguntza behar duten beste ezintasun intelektualak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, espezializatutako zerbitzuak garatzen eta aplikatzen ditu, hala, beharrei erantzun integrala eta pertsonalizatua ematen die. Pertsona horien gizarteratzea bultzatzeko, gizartea sentsibilizatzen saiatzen da.

GAUTENAk Gipuzkoan lan egiten duen gurasoen elkartea da, Administrazio Publikoarekin harremanetan dago eta osasun, heziketa eta gizarte zerbitzuak erabiltzen ditu. GAUTENAk, beraz, ondorengo zerbitzuak ditu: tratamendu anbulatorioko zerbitzua, etxebizitza zerbitzua, eguneko zerbitzua, familientzako laguntza, astialdi zerbitzua eta hezkuntza zerbitzua

 

Hezkuntza zerbitzua

Gure ikastetxeko errealitatea

Gure  ikasle guztiek beren premietarako egokiena den heziketa izan dezaten lortu nahi dugu.  Ikasle asko ohiko hezkuntza sistemari egin ahal zaizkion egokitzeaz baliatzen dira; beste batzuentzat, berriz, orain 25 urte baino gehiago, taldeko egokitze adierazgarria sortu zuen GAUTENAk, gela egonkor izenekoa, hain zuzen ere.

Gure gela egonkor guztiak irekiak dira eta ikastetxe arruntetan daude, ahalik eta gutxiena mugatzen duen inguru batean,  hori baitugu irizpide eta horri eutsi nahi baitiogu.

www.gautena.org

2003-04 ikaturtetik daramagu GAUTENAko gela egonkorrak Zarauzko La Salle ikastetxean. Orduz geroztik ikasle hauen integrazioa errealitate bihurtzen saiatu gara, ikastetxetik eskaini  daitezkeen ingurune eta jarduera guztietan parte hartzea  erraztuz.

Gela hiru ikaslerekin hasi zen eta momentu honetan bost ikaslek erabiltzen dute zerbitzu hau.

Gela hau zonaldeko beharrei erantzuteko baliabide bat da.

Ikasleen hezkuntzataz arduratzen den profesional talde bat du gela honek. Alde batetik,  irakasle eta hezitzaile bat eta bestetik bi laguntzaile.

Proiektu honen helbururik garrantzitsuena laguntza premia garrantzitsuak dituzten ikasleen inklusioa da. Horregatik gelako lana ondorengo puntu hauetan oinarritzen da.

• Gela egonkorreko ikasleen inklusioa bultzatu, trebetasun sozialak, komunikatiboak eta autonomía landuaz eta ikasleen arteko erlazioa bultzatuko duten egoerak eskura jarriz.

• Besterik ez bada zeharka, eskola komunitatean solidarite, tolerantzia eta errespetu balore eta jarrerak bultzatzea, eskolako bizitzan modu aktibo batean parte hartuz.

Esperientzia positiboa eta aberasgarria izaten ari da orokorrean partaide guztientzat. Azken finean ikasle guztiek aukera berdinak izatea eta  komunitate solidarioago bat sortzea  nahi baitugu.