Misioa, ikuspegia, balioak

Misioa

Zarauzko La Salle San Jose ekimen publikoko ikastetxe kristaua eta euskalduna da eta Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu (2-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat), La Salle Hezkuntza Sarearen parte da eta titulartasuna bertako ikasleen familiei dagokie (La Salle San Jose Hezkuntza Elkartea).

Gure eskolak, Zarauzko eta inguruko herrietan kokatua dagoen gizarteari, Salletar Hezkuntza Proiektua eskaintzen dio. Eskola denei irekia dago, behar gehiena dutenei batez ere. Ikasleengandik datozkigun galderetatik eta premietatik sortzen dira hezkuntza elkarteak eskolan ematen dituen erantzunak. Salletar eskolak haur bakoitza bere osotasunean heztea proposatzen du. Bide horretan, etengabe aldatzen ari den gizarte honi erantzungo dion Ikaskuntza Testuinguru Berria (ITB) sortu du Salletar Hezkuntza Sareak. Pertenentziaren zentzua lantzen du: gure herriaren, gure historiaren eta gure elkartearen partaide izatearen kontzientzia. Bereziki zaintzen dugu ikasle eta familia bakoitzarekiko hurbiltasuna.

Eskola uneoro formatzen ari den giza talde motibatu eta kualifikatu batek osatzen du, inguruko eragileekin aktiboki elkarlanean.

Ikuskera

Ikasiz bizi. Emaitza akademikoetatik haratago, giza baloreetan oinarrituriko heziketa eskaintzeagatik errekonozituak izatea dugu helburu. Gure ikasleak gazte kritiko, autonomo eta arduratsuak izatea nahi dugu, dauden beharrei erantzunez gizarte justuago baten alde lan egiteko gai direnak.

Esperientzien eskola. Ikasle guztien bidelagun izanik, ikaskuntza eremuak sortu nahi ditugu, baita eskola orduz kanpo ere. Horregatik, ikasleriaren aniztasunari erantzun nahi diogu bakoitzaren interesak eta gaitasunak garatzen lagunduz.

Zarauztik mundura. Euskara eta euskal kultura garatzeko konpromisoa dugu, gure ikasleei mundura begiratzen eta nazioarteko esperientziak bizitzen lagunduko dien hezkuntza eleanitza eskaintzea helburu dugularik.

Herriko eskola. Hezkuntza Elkartea osatzen dugun pertsona guztiok Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren protagonista izanik, konfiantzazkoak eta inspiratzaileak izan nahi dugu gure herriarentzat.

Baloreak

Hezkuntza Elkarteko estamentu ezberdinek duten pertenentzia sentimendu hau, egunerokotasunean jendeak duen prestutasunean
eta proiektuarekiko inplikazio mailan islatzen da.

Gure inguruneko kultura, sinesmen, balio eta tradizioak bereganatzean datza.

Haurren hezkuntza prozesuan familiak eta eskolak batera joan behar dutenez, haur bakoitzarengandik hurbil egoteaz gain, familia bakoitzarengatik hurbil ere egotean datza.

Langilegoak ikasle guztien hezkuntza garapen integralaren ardura du.

Ikastetxeko Curriculum Proiektuan gizarteko beharrei erantzungo dioten programa berritzaileak txertatzen dira.

Ikastetxeko kudeaketan irakaslegoaren gehiengoak aktiboki parte hartzen du.