Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak ikastetxearen hizkuntzekiko tratamendu orokorrari dagozkion oinarrien adierazpena jasotzen du, curriculumeko hizkuntzen trataerari buruzko alderdiak antolatuz, baina baita, aldi berean, ikastetxeak bere hizkuntza normalkuntza prozesua kudea dezan ahalbidetuz.
Biltzen ditu, hala:
- Gure inguruan ditugun hizkuntzen erabilerarekiko ezarriak dituen politika eta ildoak.
- Hizkuntza arloetako antolaketa, eta hauetan jorratuko diren eduki, metodologia eta ebaluaketa irizpideak.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten, edota gurera beranduago etorri diren ikasleen hizkuntzen hobekuntzarako irizpideak.
- Alor kurrikular desberdinetan hizkuntza ezberdinen trataerari buruz kontuan izan beharreko irizpideak.
- Eta hizkuntzaren normalkuntzarako ezarritako bideak.
Gure ikastetxeak hizkuntzak ikastea indartzeaz gain, mintzaira ezberdinak ezagutzen eta estimatzen laguntzen du, adierazpen zein komunikazioa aberasteko.
Baina bereziki euskara baloratzen eta estimatzen du, bera baita gure erlazio eta komunikazio tresna propioa eta ikastetxe euskaldun honi nortasun berezia ematen diona.
Helburuetan lehena, etorkizuneko euskaldun eleanitzak ditugu erronka.