Batzorde Titularra hamabostean behin biltzen da, zuzendaria, kudeatzailea eta La Salleko zonaldeko animatzailearekin batera.
Eskola Kontseilua urtean hiru aldiz biltzen da eta berari dagozkio eskolako erabakirik gorenei oniritzia ematea.
Administrazio arduradunak kudeatzailearekin hilabetero biltzen dira kudeaketa kontuak gainbegiratzeko.
Orientazio batzordean, laguntzaileak, laguntza gelako irakasleak eta orientatzailea astero biltzen dira ikasleen jarraipena egiteko. Ondoren, behar izanez gero, dagokion tutore edota familiekin jartzen dira harremanetan.
Pedagogia taldean hiru koordinatzaileak eta zuzendaria biltzen dira, astero, eskolaren eguneroko martxa kudeatzeko.
Zuzendaritza taldea hamabostean behin biltzen da eta Pedagogia taldekideez gain, orientatzailea, kudeatzailea eta pastoraltza arduraduna biltzen dira. Honela, aste batean Pedagogia Taldea eta hurrengoan Zuzendaritza Taldea biltzen dira, txandakatuz.
Pastoraltza taldean, pastoraltza arduraduna eta hiru taldekideak astero biltzen dira.