Back
6 eta 12 urte bitarteko garaia funtsezkoa da haurren hazkunde pertsonalerako eta sozialerako. Pixkanaka, ulertu, adierazi, pentsatu eta parte hartzeko gaitasuna garatzen dute, eta “jakiteko gogoa” pizten zaie; mundua deskubritzeko irrika hori gure bidelagun bihurtzen da.
Lehen Hezkuntzan, ikasleen garapen pertsonala, soziala eta akademikoa modu integralean lantzen dugu, beraien erritmoak eta behar emozionalak errespetatuz.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Balio pertsonal eta sozialak lantzea: errespetua, elkarlana, ardura, ahalegina eta solidaritatea, bakearen eta justiziaren balioekin bat.
  • Oinarrizko gaitasun akademikoak sendotzea (irakurmena, idazmena, hizkuntza-adierazpena, logika-matematika, gaitasun digitala…).
  • Talde kooperatiboetan lan egitea, elkarrengatik ikasteko, elkarri laguntzeko eta komunikazio trebetasunak garatzeko.
  • Metakognizioa sustatzea, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaz jabe izateko, hausnartzeko eta hobetzeko tresnak izan ditzaten.
  • Sormenaren eta pentsamendu kritikoaren garapena bultzatzea, erronka eta arazoak modu sortzailean konpontzeko.
  • Emozioen lanketa sistematikoa egitea, autoezagutza eta ongizate emozionala indartzeko.

Eskolako egunerokoan, giro atsegin eta seguru bat sortzea dugu helburu: tutoreak erreferente dira, konfiantza eta seguntasuna ematen diete haurrei, eta banakako nahiz taldeko tutoretzat ohikoak dira.

Metodologia dinamiko eta parte-hartzaileak erabiltzen ditugu, ingurunearekin lotutako proiektuak eta ekintza solidarioak barneratuz. Gainera, adinari egokitutako eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditugu ikasleen garapena osatzeko.

Jakin mina eta ikasteko gogoa piztuz

Asteroko euskal dantza saioak, bertsolaritzakoak, jai ezberdinetan euskal ohiturak bultzatuz, EUSKARAri dagokion garrantzia emanez.