Back

Gure txikiei lehen pausuak ematen laguntzen diegu eta beraien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu. 2-6 urte bitarteko garaia oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horieten baitu iragazkortasun handiena.

  • Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.

  • Haurraren garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenduaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu.

  • Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diogu. Taldeko partaide sentitu eta talde lanean kooperatiboki jardun.

  • Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko aldetik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).

  • Egunerokoan, jolasa oinarritzat hartuz, ahalik eta gehien sentituz, eta manipulatuz, inguruan gertatzen dena hobeto ulertzen hasteko tresnak eman. Arrazoibide logikoa eta guregan sortzen digun horri hitza jartzen ikasiz (emozioak).

Dantza, musika, psikomotrizitate saioak, esperimentazioa… dena delako irakaskuntza!