Back

GENOZIDIOARI STOP!

GAZAKO SARRASKIA GELDITU! PALESTINAKO GENOZIDIOARI STOP!

Irailaren 19an hasita, ostiralero elkartzen gara, ikasle, langile eta ahal duten gurasoak Ikastetxeko patioan. Eskutik heldu, musika jarri, hildako haurren izenak entzun eta 5 mintutuz, gogoan ditugu Palestinarrak eta bidegabekeria hau gelditzea eskatzen dugu.

Bestalde, lanketa ezberdinak burutzen ari gara ikasleekin: txikienek, beraien eskuekin Palestinako bandera margotu zuten, LHkoek Global Sumud flotilla irudikatu zuten eta albisteen jarraipena egin dute.

Ostiralero elkartzen jarraituko dugu sarraskia bukatu eta beharrezko laguntzak iritsi arte.