Larunbat honetan ospatuko dugu Sendia Eguna

>> Afariari dagokion informazioa hemen duzue.

Ikastetxeko pilotalekuan afaldu nahi duen guztiak bere afaria ekarri beharko du eta 5,00 € ordaindu mahaiak eta aulkiak alokatzeagatik. Txartelak idazkaritzan hartzeko AZKEN EGUNA maiatzaren 25a izango da. 

Ezinbestekoa izango da afari-egunean txartel horiek aurkeztea.
– 18:00etatik 19:00tara, hartutako txartel horiek aurkeztu ondoren, zenbatutako beste batzuk emango zaizkizue eserlekuen erreserba egiteko.
– Ez da onartuko mahaietan lekuen erreserba egitea aldi berean tiketak aurkezten ez badira. Ezingo da erreserbarik egin oraindik txartelak aurkeztu ez dituzten pertsonentzat.
– Afaltiar-talde batek elkarren ondoan jartzeko lekuak hartu nahi baditu mahaietan erreserbatu nahi dituzten leku horien txartel guztiak batera aurkeztu beharko ditu.
– Gogorarazi zuen seme-alabei futbol zelaian ezingo dela afaldu

· OGITARTEKO SALMENTA
Aurten ere ogitartekoak eskainiko dira afaltzeko. Baina aurtengoan, dirua, eskolako beka programarako bideratuko da. Ogitarteko bakoitzak 5€ko prezioa izango du eta galdetegi bidez egin beharko da eskaera. Kontuan izan, ogitartekoak jasotzeko momentuan, esku-dirutan ordaindu beharko dela (mesedez, dirua juxtu ekarri). 

ADI! Eskaera egin eta ogitarteakoak jasotzera etortzen EZ direnei, kontu-korrontetik kobratuko zaizkizue. GALDETEGIA BETETZEKO AZKEN EGUNA: maiatzak 23, asteartea.

OGITARTEKO ESKAERA GALDETEGIA

Egitarauean agertzen ez bada ere, Proyde-ko kideek azken urteetan egin bezala, postu bat izango dute arratsalde guztian. Bertan, bidezko merkataritzako gaiak, gozoak eta kafea izango dute salgai.

· AZKEN OHARRA: Guraso Batzordeak, Zuzendaritzaren onespenarekin, erabaki du, legeak dioena aintzat hartuz, Ikastetxeko eremuan alkoholdun edarien kontsumoa debekatzea. Ondorioz, Txatxarroko tabernan ez da alkoholdun edaririk salduko eta kanpotik ere ezingo da ekarri.

Garrantzitsua da gogoratzea parte-hartzaile guztiei, haur, gazte eta helduen portaera egokiak asko erraztuko duela festa behar bezala gauzatzea.

Festa egun alaia izan dezagula!