Antonio Aranzabal Fundazioak La Salle Zarauzko espediente onenarentzat eta beharra duten familientzat bekak banatu ditu

  • Lide Eizaguirrek lortu du Zarauzko La Salleko DBHko espediente onena eta bekari esker datorren udako hilabete bat AEBetan igaroko du 
  • 21 urte daramatza Aranzabal Fundazioak La Salle Zarauzko espediente onena duen ikasleari atzerrian ikasteko bekak banatzen, bai eta beharra duten familiei diruz laguntzen beka bidez

Atzo, ostiralarekin, La Salle Zarautzen ekitaldi txiki bat burutu zen Antonio Aranzabal Fundazioaren eskutik. Batetik, aurtengo ekainean DBH-ko espediente akademiko onena jaso duen Lide Eizaguirreri datorren udan hilabete batez AEBetan ingelesa ikasteko beka eman zitzaion. Eizaguirrek honakoa esan zuen: ”asko gustatuko litzaidake New York ala Bostonera joatea eta egia esan oso pozik nago beka hau lortu izanagatik”. Bestetik, beharra duten familiei diruz laguntzeko bekak banatu ziren. 

Zarauzko La Salleko Hezkuntza Elkartea osoaren izenean Xabi Garate zuzendariak honakoa adierazi zuen: “Lideri zorionik beroenak eman nahi dizkiogu egindako esfortzu guztiagatik, eta nola ez, eskerrik asko Aranzabal Fundazioari hainbeste urtetan eskolari emandako babes eta laguntza guztiagatik”.  

Antonio Aranzabal Fundazioa

Fundazioaren helburu nagusia bikaintasun akademikoa sustatu eta motibatzea da, espediente onena duten ikasleei lagunduz eta baita baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ere laguntza eskainiz.