Guraso Eskolako saio irekia Miren Rosen eskutik

Ikasturtean zehar Guraso Eskolan hainbat gai lantzen ari dira izena eman zuten partaideak baina, oraingo honetan, familia guztiei zabaltzen dizuegu hitzaldi interesgarri batean parte hartzeko gonbitea. Haurren eta gazteen mugikorraren erabilerari buruzko hausnarketa egiteko aukera emango digu saioak eta Miren Ros izango da gidaria.

Hitzaldia, batez ere, LH 4-tik gorako gurasoei zuzendua egongo da, baina interesa duen edonork har dezake parte, noski. Helburua, hausnarketa bultzatu eta kontzientziazio lan-saio bat egitea da, praktika onak zeintzuk izan daitezkeen ezagutuz eta gure seme-alabak zein puntutan dauden identifikatuz.

Azken egun hauetan herrian eta eskualdean bizi dugun egoera kontutan hartuz, hitzaldia online eskainiko dugu:

  • EGUNA: apirilaren 27a, asteartea.
  • ORDUA: 17:30ean.
  • LEKUA: ONLINE, SallEtxean orrialdean, “Maite Pardina” gelan.

Bestalde, aurrerago informazio zehatza emango badugu ere, aurreratzen dizuegu maiatzaren 17an Death Café saio bat antolatuko dugula, kasu honetan ere, Miren Rosekin, heriotzaren inguruan. 

Eskaintza zuen interesekoa izatea espero dugu eta animatu parte hartzera.