IZARTXO TOPAKETAK BERRIZ MARTXAN

IZARTXO Aisialdi Taldea gogotsu dago topeketekin martxan hasteko. Ez gara geldirik egon, proposamen ezberdinak luzatu dizkizuegu: familian egiteko erronkak, “izarren bila” jolasa, Gabonetako eskulanak… eta ikusten ez den lana ere bideratu dugu: begirale bilerak, formazioa, koordinazioa…
 
Orain, martxoan, zenbait talderekin aurrez aurreko topaketa egitera animatu gara, mailaka, adinak nahastu gabe eta beti ere landu dugun protokoloa kontuan hartuz (erantsita gehitzen zaizue).
 
  • LH 4: martxoaren 13an, 16:00etatik 17:15tara
 
  • LH 5: martxoaren 13an, 17:15etatik 18:30tara
 
  • LH 6: martxoaren 19an (ostirala, jai eguna) 10:30tatik 12:00tara
Topaketetan parte hartzera animatzen diren haurrei izena emateko eskatuko diegu honako FORMULARIO honetan, aurrez egin beharreko antolaketa lanak ongi bideratzeko.
 
Ikusten duzue, Izartxo bueltan da. Zorionez, zuengandik gertu, oso gertu, beti bezala. Zuen indarra, zuen animo eta alaitasunaren beharra daukagu.