Back

Ikasturtea Baionan

La Salle Zarautz & La Salle St Bernard


Pare bat urtetik gure ikasle batzuk DBH 2 edota DBH 3-ko ikasturtea Baionako La Salle St Bernard-en igarotzen dute. Frantsesa hobetzeaz gain, ikasturte oso batean astelehenetik ostiralera etxetik kanpo egonez. Dakizuen moduan, DBH 1-ean ikasleek hautazko ikasgaia dute frantsesa eta orduan hasten badira ere frantsesa ikasten, asko dira hurrengo urtean ikasturtea Baionan pasatzeko nahia izaten dutenak. Maialen Iñarrairaegi eta Sara Ansoalde dira horietako bi eta beraiekin berriketaldi bat izan dugu, bizitako esperientziaren inguruan. 

Biak oso pozik daude bizitako esperientziarekin eta hasieratik argi uzten dute jende guztia animatzen dugu. Hasieran, guk ere pentsatzen genuen agian ez genuela nahikoa maila, baina gero Baionara joan ginenean berehala hasi ginen guztia ulertzen, eta izugarri pozik egon ginen bertan. Pena martxoan Covid-19 dela-eta, etxera bueltatu behar izana, baina tira…”. Biak frantsesa ikasten DBH 1-ean hasi ziren, eta biek aho batez diote ulermen maila guztiz hobeto zitzaigun han geundenean, azken batean, hizkuntza bat ondo ulertzeko ezinbestekoa da bertan bizitzea eta guk zorte handia izan dugu”. Duela astebete B2 mailako azterketa egin zuten. 

Astelehen goizean Zarauztik irteten ziren eta ostiral arratsaldean berriz etxera iritsi “hasieran asteburua iristeko gogo handiagoa genuen, familia eta lagunekin egoteko”. Lagun berri asko egin dituzte, bertakoak ez ziren ikasle guztiak barnetegi berean bizi zirelako. Bi neskak irribarrea ahoa dutela honakoa diote ikas orduez gain, barnetegian bizitakoa guretzat ahaztezina izan da. Lagun berriak egitea, Baiona eta ingurua ezagutzea eta egunetik egunera frantsesa hobeto menderatzen genuela jabetzea, benetan pozgarria izan da”

Agurtzerakoan biek berdina esan dute “jendeari esan nahi diogu, bakarrik joaten badira ere ez kezkatzeko, han denak egoera berdinean daudelako, lagun berriak egiteko gogoz”.