Ikastetxeko garraio zerbitzuaren helburu nagusia ikasleen segurtasuna eta kalitatea ziurtatzea da beti prezio egokian, eta horrexegatik eskola-garraio zerbitzuan esperientzia handia duen ULACIA enpresarekin lanean ari gara.
Segurtasunari dagokionez, azken teknologiak erabiltzen dituen enpresa dugu.
KONTUAN IZATEKOAK:
- Autobusera garaiz heldu behar da.
- Igoera zein jaitsieratan ez da autobus inguruetan korrika ibili behar.
- Autobusari, bere tokia har dezan, nahikoa leku egin behar zaio.
- Ez da bultzaka aritu behar.
- Ez da sekula errepidea autobus atzetik gurutzatu behar.
- Ibilbidea amaitu artean eserlekuan jezarrita joan behar da.
- Bidaiari bakoitzak bere eserlekua hartuko du motxilak jartzeko besterik erabili gabe.
- Autobusean ez da zaratarik sortu behar, ezta garrasika aritu ere.
- Gidari eta begiraleei beti egin behar zaie kasu.
- Ezin da leihoetatik ezer atera eta ez da kanpora ezer bota behar.
- Erabiltzaileen kexak Gerentearengana zuzendu behar dira.