Jangela

Ikastetxeko jangelan zerbitzatzen den janaria eskolako sukaldariek BERTAN SUKALDATURIKOA da.

Honako helburuak jarraitu asmoz antolatzen dugu jangela zerbitzua:

  • Haurrarengan elikadura-ohitura egokiak sustatzea.
  • Haurrarengan menu desberdinetara egokitzeko ahalmena garatzea.
  • Beharrezkoak diren elikagaiak eskaintzen dituen dieta osasuntsua ematea.
  • Dieta orekatua familiarekin batera lortzen saiatzea.

JANGELAN HONAKO ARAUAK BETE BEHAR DITUZU:

  1. Eskuak garbitu jangelan sartu baino lehen.
  2. Dagokizun txandan sartu, txilibitua entzun ostean.
  3. Uneoro arduradunen aginduak obeditu.
  4. Begirunez eta gizabidez tratatu zuen kideak, bai handiak nahiz txikiak.
  5. Ilaratan ordena errespetatu, sarrera eta irteeretan.
  6. Denetatik jan behar da, era egokian.
  7. Lehen plateretik jan ezean ezingo da errepikatu.
  8. Zuen eserlekuetan egon postrea bukatu arte.
  9. Bakoitzak bere hondakin eta tresna guztiak bildu beharko ditu.
  10. Ezin da jangelatik elikagairik atera.

ARAU HAUSTE LARRITZAT DITUGU:

  • Janaria behin eta berriz alferrik galdu edo gutxiestea.
  • Ikastetxea uztea arduradun baten baimenik gabe.
  • Begirale, eta arduradunak begirunez ez tratatzea eta beren oharrei jaramonik ez egitea.
  • Jangelaren funtzionamendu orokorra hondatzen saiatzea.

ARAUTEGI HAU EZ BETETZEAK ZIGORRA EKAR LEZAKE.