PATXI EZKIAGA ANAI ETA IRAKASLEAREN SEXU ABUSUEN BIKTIMEI BABESA

KOMUNIKATUA

Zarauzko La Sallek babes eta elkartasun osoa helarazi nahi die Patxi Ezkiaga La Salleko anai eta irakasleak egindako sexu-abusuak jasan zituzten pertsonei eta haien familiei.

Zarauzko La Sallek indar osoz gaitzetsi nahi ditu gisa honetako ekintzak eta irmoki eskatu nahi die dagokien erakundeei biktimen erreparazioan ahal beste lagundu dezaten. 

Zarautz, 2024ko urriaren 9a