SENDIA EGUN PAREGABEA
Larunbatean, maiatzak 28, Sendia Eguna ospatu genuen La Salle Zarautzen. Eguraldi ona aprobetxatuz, jardueraz beteriko eguna izan zen, goizean goizetik gauerdira arte. Judo erakustaldia, jolasak eta tailerrak, kirol txapelketak eta partidak, haur eta gazteentzat puzgarriak, eta musika eta dantza ikuskizunak. 500 lagun baino gehiago elkartu ziren afaltzeko, eta ostean, dantzaldiaz gozatu zuten ikasle, ikasle-ohi, eskolako langile eta gurasoek.