
UDAKO TXOKOAK
- Date 2026-05-18
HELBURUAK:
- Laneko bizitza eta familiakoa uztartzeko zailtasunak dituzten familiei laguntzea.
- Eskola orduetatik kanpo, aisialdian EUSKARA lantzen jarraitzea.
NORI ZUZENDUA: Haurreskola + Haur Hezkuntza + LH 1 + LH 2
OHARRA: aurtengoan, zerbitzua herrira irekiko dugu. Beraz, gure udako eskaintzaren batean interesa duenak, Ikastetxearekin harremanetan jarri, mesedez.
DAZKARITZA: 943 130 060 / idazkaritza@lasallezarautz.eus.
Kanpoko erabiltzaileentzako zerbitzua, 4 urtetik gorakoentzat izango da.
EUSKARA TXOKOA: 10:00etatik 13:00etara emango da. Jolasak, eskulanak, abestiak, antzerkiak, ibilalditxoak, parkeak, hondartza… beti noski, EUSKARAZ.
Adinaren arabera:
2+3+4 urtekoak: Eskola inguruko zelaietan eta parketan ibiliko dira.
5 urtekoak + LH 1 + LH 2: Herriko parketan eta hondartzan ibiliko dira. Eguraldi txarrarekin, eskolako instalazioak erabiliz.
Euskara Txokoetako aukera honi, nahi duzuenok ZAINTZA zerbitzua geh itzeko aukera duzue. ADI: aurten berrikuntza batekin gatoz. Izan ere, ZAINTZA arratsaldean luzatu egingo dugu. Beraz, hauek izango dira aukerak:
- A AUKERA: EUSKARA TXOKOAK (10:00-13:00)
- B AUKERA: GOIZEKO ZAINTZA (sarrera malgua 7:30tatik-9:30) + EUSKARA TXOKOAK + BAZKARIA (irteera malgua 13:15-14:00ak arte)
- E AUKERA: GOIZEKO ZAINTZA + EUSKARA TXOKOAK + BAZKARIA + EGUERDIKO ZAINTZA (7:30-16:00)
Hauek izango dira zerbitzuaren DATAK eta PREZIOAK:
ASTEKA IZENA EMATEKO AUKERA | ORDUTEGIA | EKAINAK 22, 23, 24 3 EGUN | EKAINAK 29, 30 UZTAILAK 3 5 EGUN | UZTAILAK 6-10 5 EGUN | UZTAILAK 13-17 5 EGUN | UZTAILAK 20-24 5 EGUN | EKAINAK 22 UZTAILAK 24 23 EGUNAK |
EUSKARA TXOKOA | 10:00 – 13:00 | 51€ | 85€ | 85€ | 85€ | 85€ | 355€ |
B AUKERA | 7:30 – 14:00 BAZKARIA BARNE | 86,5€ | 145€ | 145€ | 145€ | 145€ | 600€ |
D AUKERA | 10:00 – 16:00 BAZKARIA BARNE | 86,5€ | 145€ | 145€ | 145€ | 145€ | 600€ |
E AUKERA | 7:30 -16:00 BAZKARIA BARNE | 98€ | 156€ | 156€ | 156€ | 156€ | 650€ |
IZENEMATEA: Zerbitzua erabili nahi izanez gero, jarri Idazkaritzarekin harremanetan.
