Back

ZUEKIN GAUDE

2024ko urrian egindako adierazpenari eutsiz, Zarauzko La Sallek babes eta elkartasun osoa helarazi nahi die, berriz ere, Patxi Ezkiaga La Salleko anai eta irakasleak egindako sexu-abusuak jasan zituzten biktimei eta hain familiei. 

Zarauzko La Sallek indar osoz gaitzetsi nahi ditu gisa honetako ekintzak eta irmoki eskatu nahi die dagokien erakundeei, behingoz, biktimei entzun eta erreparaziorako pausu egokiak emateko.

Besarkada kolektibo bat bihotz-bihotzez.

Zarautz, 2026ko martxoaren 12a.