Back

MURGILKETA LINGUISTIKOA

NAZIOARTEKO ESPERIENTZIEN artean, Irlandan dagoen Newport-eko St. Mary´s Secondary School-eko ikasleekin egindako elkartrukea da aurtengo berrikuntza. Aurretik garatzen ditugunak hauek dira:

  • Baionako La Salle Saint Bernard ikastetxean DBH 2 edo DBH 3ko ikasketak frantsesez egiteko aukera. 
  • Erasmus+ programaren baitan, Bretainako Lorient herriko La Salle Saint Joseph lizeoan, 7 egunetako egonaldia DBH 4ko frantseseko gure ikasleentzat. 
  • Donibane Garaziko Maiorga ikastetxeko DBH 1eko ikasleekin bi asteko murgilketa linguistikoa elkartrukearen bidez. 
  • Udan, DBH 2, 3 eta 4ko ikasleentzat, bi astez, ingelesa lantzeko aukera St. Brelade´s College-ko klaseei, familiako egonaldia gehituz. 

Newport-eko esperientzia oso aberasgarria izan da. Bertako familien etxeetan egon dira eta ikasleen ohiko bizimodua eta ordutegiak bete dituzte. Dena den, izan dira tarteak aisialdirako ere. Irlandako dantzen erakustaldia izan zuten eta gureak ere dantzan jarri zituzten. Hurling kirol gaelikoaren oinarrizko arauak ere ikasi zituzten, herriko txoko ezberdinak erakutsi zizkieten… Ederki ibili ziren!