
EKAINEKO ARRATSALDEAK
- Date 8 May, 2025
Ekainaren 9tik 20ra, HH eta LHko ikasleek, 12:30tan bukatzen dute eskola jardunaldia. Ondoren, jangela eta eguerdiko zaintza izaten dute 14:30tan bukatuz. Bigarren urtez, 16:30ak bitarte, ZAINTZA edo JOLAS ARRATSALDEAK, antolatu ditugu. Hona hemen informazio zehatzagoa:
EGUNAK: ekainak 9 – 20 (biak barne)
ORDUTEGIA: 14:30 – 16:30
EKINTZA:
HH: Zaintza Ikastetxe inguruko eremuetan
LH: Kirola eta aisialdiko jolasak
HH: Zaintza Ikastetxe inguruko eremuetan
LH: Kirola eta aisialdiko jolasak
PREZIOA: 85€
OHARRAK:
* Ekintza aurrera eramateko gutxienez, etapa bakoitzeko 20 ikaslek eman beharko dute izena.
* 16:30tan ez da garraio zerbitzurik izango.
IZENEMATEA: Interesatuak GALDETEGI HAU BETE behar duzue maiatzaren 13rako.
Ekimena zuen interesekoa izango delakoan, eta lana eta familiaren zaintza uztartzeko lagungarria izango denaren esperantzarekin.