EKAINEKO ARRATSALDEAK

Ekainaren 10etik 20ra, HH eta LHko ikasleek, 12:30tan bukatzen dute eskola jardunaldia. Ondoren, jangela eta eguerdiko zaintza izaten dute 14:30tan bukatuz. Aurten, lehen aldiz, 16:30ak bitarte, ZAINTZA edo JOLAS ARRATSALDEAK, antolatu ditugu. Hona hemen informazio zehatzagoa:
 
EGUNAK: ekainak 10 – 20 (biak barne)
 
ORDUTEGIA: 14:30 – 16:30
 
EKINTZA: 
     HH: Zaintza Ikastetxe inguruko eremuetan
     LH: Kirola eta aisialdiko jolasak
 
PREZIOA: 75€
 
OHARRAK: 
* Ekintza aurrera eramateko gutxienez, etapa bakoitzeko 20 ikaslek eman beharko dute izena.
* 16:30tan ez da garraio zerbitzurik izango. 
 
IZENEMATEA: Interesatuak GALDETEGI HAU BETE behar duzue apirilaren 21erako.
 
Ekimena zuen interesekoa izango delakoan, eta lana eta familiaren zaintza uztartzeko lagungarria izango denaren esperantzarekin.