Badator SENDIAREN EGUNA!
La Salle Astearen ospakizunak amaituta, maiatzaren 28an, larunbata, SENDIAREN EGUNA ospatuko dugu. Afarian parte hartzeko txartelak salgai daude, eta azken eguna maiatzaren 24ean izango da.
Eguna denon gustukoa izatea nahiko genuke eta jakina, denok gonbidatuak zaudete afarian parte hartzera.
AFARIA PILOTALEKUAN
Ikastetxeko frontoian antolatuko den afarira etorri nahi baduzu, kontuan izan beharrekoak:
- Norberak bere afaria ekarri beharko du eta 5,00 € ordaindu mahaiak eta aulkiak alokatzeagatik. (Gehienezko eserleku kopurua: 506)
- Gogoratu maiatzak 24, asteartea, txartelak idazkaritzan hartzeko azken eguna izango dela.
- Ezinbestekoa izango da afari-egunean txartel horiek aurkeztea.
. 18:00etatik 19:00tara, hartutako txartel horiek aurkeztu ondoren, zenbatutako beste batzuk emango zaizkizue eserlekuen erreserba egiteko.
. Tiketak aurkezten ez badira, ez da onartuko mahaietan lekuen erreserba egitea aldi berean. Ezingo da erreserbarik egin oraindik txartelak aurkeztu ez dituzten pertsonentzat.
. Afaltiar-talde batek elkarren ondoan jartzeko lekuak hartu nahi baditu mahaietan erreserbatu nahi dituzten leku horien txartel guztiak batera aurkeztu beharko ditu.
. Gogorarazi zuen seme-alabei futbol zelaian ezingo dela afaldu.
BOKATA SALMENTA
Proega elkarteak bokatak eskainiko dituzte afaltzeko.
- Maiatzaren 24a arte txartelak salgai egongo dira Idazkaritzan.
- Bokata aukerak, bakoitza 5€-tan: (Patata tortila / solomoa gaztarekin / oilasko bularkia gaztarekin)
- Patata frijituak ere egongo dira: 2€ razioa bakarrik edo 6€ bokata + patata frijituak.
Egunean bertan, 20:30tatik aurrera, banatuko dira erositako bokadiloak Liburutegi aurrean.
* Salmenta honekin lortzen den dirua, Txad-eko proiektuarentzat izango da osotasunean.
Gogoan izan haur, gazte eta helduen portaera egokiak asko erraztuko duela festa hau behar bezala gauzatzea.
Jai egun alaia izan dezazuela!