Back
Lehengo astean aipatu genizuen bezala, ostiralean, KORRIKA TXIKIA ospatzen da Zarautzen.
 
KORRIKA euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterketa egiten den ekimen erraldoia da. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
 
 
KORRIKA, ez da inolaz ere derrigorrezko ekintza bat, baina parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Eskolaz kanpoko ekintza bat da eta beraz, gu ez gara arduratzen umeetaz, baina erreferentzia bezala, tutoreak eta irakasleak bertan izango dira. La Salle Ikastetxea osatzen dugun guztiok, festa giroan eta elkarrekin osatu nahi dugu guri dagozkigun 500 metroak.
 
Hona hemen, ostiraleko KORRIKA TXIKIAri buruzko informazioa:
 
1. EGUNA: apirilak 1, ostirala
 
2. ORDUA eta LEKUA:
LH + DBH
16:55 Agoües-eko rotondan
2 urtekoak eta HH:
16:55 Foruen eta Bizkaia kaleen artean dagoen plazan
 
 
imagen.png
 
3. LA SALLEri dagokion IBILBIDEA:
Agoües-eko rotondan hasi, Urdaneta kalean barrena, Bizkaia kalera eta handik, Lege Zaharren Enparantza (txikienek azken zatia egingo dute).
 
4. Ikastetxean ari dira petoak prestatzen baina eskolako kamisetarekin edo sudaderarekin etorriz gero, askoz hobe.
 
5. Ostiraleko ESKOLA KIROLETAKO ENTRENAMENDUAK eta ESKU-PILOTAKOAK bertan behera gelditzen dira.
 
6. Bukatutakoan, Lege Zaharren Enparantzan, Cazalis oinetako dendaren arkupean elkartuko gara.
 
imagen.png
 
7. Zuen laguntza eskertuko genuke honako gauzetarako:
* Bidegurutzean kotxea gelditzen egoteko
* Eskolako motxilak zaintzeko (horretarako lekuak zehaztuko genituzke)
Beraz, mesedez, norbait laguntzeko prest badago, mezu honi erantzun.
 
Mila esker eta ostiralean elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen gara.