Back

Ukrainarrekin bat

Ukrainarrek bizi duten egoera lazgarriaren aurrean, La Salle ikastetxetik ere, laguntza bideratu nahi dugu. LH3ko ikasleen material bilketaz gain honakoa egingo dugu.

✔️ Proyde-Proega Salletarren Gobernuz kanpoko erakundeak urtero proiektu bat aukeratzen du diru-bilketa bideratzeko. Aurten berrz Chad-era bideratu behar bazen ere, hori geroxeago egingo da, eta orain Ukrainari emango zaio lehentasuna.

✔️ Transferentzia Kutxabanken zenbakian.

Bankua: Kutxabank
Kontuaren titularra: Proyde-Proega Fundazioa
Gaia: Larrialdi proiektua Ukraina
IBAN: ES29 2095 5010 34 1061863279
Bizum: 02359

Mila-mila esker guztioi!