Ikasturte berria ate joka

· DBHko ikasleek bihar hasiko dute ikasturte berria, LH eta HHko ikasleek berriz asteazkenean
· Eskolako 7 ikaslek Baionako La Salle St. Bernard Ecole-n burutuko dituzte ikasketak

2021/2022 ikasturtea ate joka da. Aste honetan hasiko dute La Salle Zarauzko ikasleek ikasturtea, bihar DBHko ikasleek eta egun bat beranduago,  LH eta HHko ikasle guztiek. 

Eskolako 7 ikaslek berriz, ikasturte osoa Baionako La Salle St. Bernard Ecole-n igaroko dute, ikasketak frantsesez burutuz. Marina Ansoalde, Mireia Camino, Anne Shona Dodds, Irene Fernandez, Gorane Mazza, Nora Oyanguren eta Martina Urdampilleta ikasleek DBH3ko ikasketak Baionan burutuko dituzte. 

Ikasturtea Baionan

Duela hiru urtetik eskolako ikasle batzuk DBH 2 edota DBH 3-ko ikasturtea Baionako La Salle St Bernard-en igarotzen dute. Frantsesa hobetzeaz gain, ikasturte oso batean astelehenetik ostiralera etxetik kanpo egonez. DBH 1-ean ikasleek hautazko ikasgaia dute frantsesa eta orduan hasten badira ere frantsesa ikasten, asko dira hurrengo urtean ikasturtea Baionan pasatzeko nahia izaten dutenak.