INAUTERIAK 2021

Urtero bezala, Inauteritako jaia ospatu genuen ikastetxean aurreko ostiralean, otsailaren 12an. Ikasturte honetan Historiako Aroak izan genuen gaia eta maila ezberdinetako haurrak nahiz irakasleak dotore mozorrotuta, goiz polita pasa zuten.

Ohiko emanaldi sorta talde txikitan burutu genuen, kiroldegian bertan nahiz frontoian. Haur Hezkuntzako barku gela berriz, historiaurreko haurrez bete zen eta jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.

Garai honetan ohiko ospakizunei moldaketak egitea eta sormenez erantzutea tokatzen zaigu. Ostiral goiza horren adibide izan zen eta giro jatorrean gustura egon ginen, horren isla, hartutako irudiekin osatu dugun bideoa. Ea gustuko duzuen!