Programaren arduraduna Elkarteko Zuzendaritza Batzordea da, eta hark Zuzendaritzaren eta irakasleen klaustroaren babesa eta laguntza du. Irakasleek liburuak ongi zaintzen direla ziurtatzen dute, beste norbaitek berriro erabil ditzan.
Programa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera erabiltzen da. Izan ere, ordura arte fitxak eta ariketak erabiltzen dira gehien bat, eta horiek ez dira egokiak berriro erabiltzeko, gehiago manipulatu behar baitira.
Programa abiarazteko protokoloa maiatzean hasten da. Zirkular baten bidez, ikasleei programaren filosofia gogorarazten edo azaltzen zaie (ikasle berriei), eta parte hartzera gonbidatzen zaie. Programari atxikitzea borondatezkoa da.