Osasun arreta

OSASUN-ARRETARAKO PROTOKOLOA

ikastetxeko eskola-ordutegian

2020-2021 ikasturtearen atarian eta ezohiko egunerokotasunean gauden honetan, ikasturtearen antolakuntzaren berri eman nahi dizuegu. Beti bezala, familia eta ikasleei ahalik eta erantzun egokiena emateko helburuarekin lanean dihardugu. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Osasun Sailak lehenetsi dituzten irizpide orokorrak jarraitu ditugu 2020-2021 ikasturtearen antolakuntza zehazteko garaian, eta unean uneko egoerak eskatzen duenaren neurrien berri ematen joango gatzaizue.

LaSalleZarautz_aurkezpena_irailak2_V2

COVID-19a dela eta bizi dugun egoerak 2020-2021 ikasturtearen antolaketan hainbat egokitzapen egitera eramango gaitu. Hezkuntza Sailetik jasotako jarraibideak oinarri hartuta, sortu daitezkeen agertoki ezberdinetan (aurrez aurrekoa, telematikoa nahiz mistoa) erantzun egoki bat emateko baldintzak zehaztea eta betetzea da gure betebeharra.

kontingentzia-plana_la-salle_EU-1

IKASTETXEKO ARRETA

  • EZ dugu inolako botikarik eskainiko, ikastetxean egon arren, eta ezta etxetik ekarritakorik ere, salbuespenezko kasu batzuetan edo medikuak behar bezala justifikatutako kasu kroniko batzuetan izan ezik, baina horrelakoetan, gurasoek medikuaren txosten bat eskaini beharko digute bete beharreko jarraibideekin (diabetesa, asma….).
  • Larritasun gutxiko sendaketak egingo ditugu ikastetxeko botika-kutxan ditugun botikak erabiliz: ur oxigenatua, betadinea, tiritak, kolpeetarako pomadak…
  • Tenperatura hartuko zaio baldin eta egoerak hala eskatzen badu.
  • Kamomila eskainiko zaio.

JOAN-ETORRIAK

Edozein joan-etorri egin baino lehen, beti familiarekin harremanetan jarriko gara eta, beharrezkoa baldin bada, 112 zenbakira deituko dugu, egoki den moduan jokatzeko.

Joan-etorriak ikastetxeko autoetan egiteko, eskura dauzkagun aulki homologatuak erabiliko ditugu.

Larritasunaren arabera, honako kasu hauek bereiz ditzakegu:

  • Larritasun txikia: Ikastetxeko langileek edo familiakoek eramango dute etxera.

GEHIAGO

Ez da mediku-egiaztagiririk eskatu behar ikastetxera huts eginez gero edo berandu etorriz gero, gaixotasun kutsakorren bat eduki ezean, eta horrelakoetan, senda-agiria eskatu beharko da.

Edozein medikuntza-laguntza jasotzeko, pazienteak beti Osakidetzaren osasun-txartela eraman beharko du aldean, bai familiak duen jatorrizkoa edo bai idazkaritzan dugun fotokopia, eta DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek idazkaritzan eskainiko zaien istripu-agiria eraman beharko dute.

Eskola-programaren barruan, eskolan bertan emango zaie txertoa.